2009/11/18

Ebaluazioko notak

Aurreko sarreran dituzue ebaluaketa honetan baloratuko diren lanen zerrenda. Aipatu bezala Excel eta ImageReadyko lanak sarean jarri behar dira eta gainontzekoak BLOGEAN. Arazo teknikoak direla medio, ezin izan baduzue lanen bat blogera igo; idatz ezazue sarrera bat lan edo ariketa horren ezaugarriak adieraziz eta izandako arazoa deskribatuz lan hori egin duzuela, eta blogera igotzen saiatu zaretela jakin dezadan. Ondoren, aipatutako lana sarean sartu edo bidali nire helbide elektronikora lana zuzentzeko aukera izan dezadan (blogeko sarreran aipatu lana non jarriko duzuen eta zein izenekin).
Hala ere, NOTAK jeitsi egingo dira lanak BLOGEAN ez badaude. Lanak blogera nola eta zein formatutan igo jakin behar duzue: gelan ikusi dugu eta saiakera desberdinak egin ditugu (zuen apunteak begiratu).
Ostegunean zehar bidali zuen Blogaren eta lanen egoeraren berri, eta zein NOTA espero duzuen nire helbide elektronikora (lauaizeta2009@gmail.com).

2009/11/17

Lehenengo ebaluaketa

Lehenengo ebaluaketa honetan ondoren azaltzen dena ebaluatuko da:

1. Excel:
• Gelan egindako ariketak.

2. Bloga:
• Datak euskaratuak
• Esteka finkoak (wikipedia + blogak)
• Blog zerrenda (gelako 3 blog gutxienez)
• Argazki bat
• Bideo bat (zuek egina)
• Euskarako lana
o Idazleari buruzko informazioa
o Kokapen mapa (GoogleEarth + Smartboard + MovieMaker)
• Adobe PhotoShop:
o Idazlearen argazki bat
o Idazlearen argazki eraldatua
o Egindako aldaketen azalpen labur bat eman
• Autocadekin erreboluzio irudi bat nola sortu aurkezpena.
o Autocad-en egin
o Smart Board-ekin grabatu
o Movie Maker-ekin editatu eta izenburua, kredituak… sartu
o Voz Me-rekin azalpenak sartu (denbora ematen badu)
• Blog-aren itxura orokorra
• Blogeko analisiak

3. Sarea:
• Adobe ImageReady rekin egindako lan bat

Norbaitek arazorik badu zerbait blogean txertatzeko, blogean aipatu izandako arazoa eta egindako lana sarean sartu nik lana zuzendu ahal izateko.

2009/09/23

Google Reader

Zuen lagunek beren blogetan zerbait berria jarri ote duten jakiteko bakoitzaren blogean sartzen aritu gabe.
Google reader-en sartu eta Añadir una suscripción aukeratu eta lagunaren blog-aren helbidea sartu. Hau egin ondoren, suskribatutako blogetan argitaratukako gauza berriak erraz topa ditzakegu.
Administrar suscripciones aukeratu ezkero blog-en izenak aldatu edo taldeetan sailkatu ditzakegu.

Irudiak txertatu

Irudiak gehitzeko añadir imagen botoia sakatu ondoren gehitu nahi den irudiaren helbide osoa eman behar da lehioan eta non eta nolakoa kokatu nahi den adierazi. Irudia txertatu ondoren, xaguarekin tamaina aldatu edo lekuz mugitu daiteke. Behean ezkerrean dagoen hau internet-etik hartutako irudi bat da (desde la web) eta eskuinekoa berriz ordenagailutik (desde tu equipo) gehitutako irudi bat da.

Estekak sortu (enlace)

Esteka edo enlace bat sortzeko estekaren botoian sakatu eta hor azaltzen den lehioan sortu nahi den estekaren helbidea idatzi. Honela, helbidea azaltzen da gure blog-ean eta gainean klik eginaz adierazitako helbidera joango gara. Adibidez: http://es.wikipedia.org/wiki/Hiperenlace

Esteka guk nahi dugun hitzari ere lotu dezaiokegu. Guk nahi dugun hitza aukeratu ondoren aurreko prozesu bera egingo dugu (esteka botoia sakatu eta nahi dugun helbidea jarri). Adibidez esteka hitz honek wikipediara eramango gaitu.

Bideo bat

Bideo bat txertatzeko eta zuzenean gure blog-ean ikusteko youtuben aurkitu eta Insertar-en azpian dagoen guztia zuzenean gure artikuluan (entradan) kopiatuko dugu. Honela geratzen delarik:

2009/09/19

LAUAIZETA PLASTIKA

Lauaizetako plastikako blog-a ere ikusgai dago. Hemen informatika edo plastikarekin loturiko eduki interesgarri pila aurkituko dituzue.
http://plastikalauaizeta.blogspot.com/

2009/09/14

IKASTURTE HASIERA

Ikasturte berri bati hasiera eman diogu. Gogorra da oporren ondoren berriro ere martxa hartzea, baina piskanaka piskanaka ohituko gara, zer erremedio!!!
Gogoratu saio bakoitzera bakotzak bere materiala ekarri behar duela...
Ondo izan.

2009/09/09

ONGI ETORRI

Kaixo,
Ongi etorri Lauaizeta Ikastolako Espresio Mintegiko blog-era.
Blog honetan ikastolako espresio mintegiarekin loturiko berriak aurkituko dituzu. Espresio mintegia teknologia, plastika, informatika eta musika alorrek osatzen dute.